Amezketako lan taldeko kideak 19:00etatik aurrera bilduko dira udaletxeko batzar aretoan
Amezketa Amezketako hirigintza, kultura eta ingurumen batzordeak astelehenean, hilak 21, bilduko dira, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan. Udaleko arduradunek azaldu dutenez, bilkuran San Bartolome deunako 38. zenbakian igogailua jartzeko hirigintza kontsulta izango dute hizpide, eta baita AIU4 Larraitz Bidea eremuko hitzarmena moldatzeko balorazioari buruzko informazioa ere. Era berean, Zubin baserriko lurretan jatetxe bat eta erakusleku bat egokitzeko egitasmoari buruzko informazioa emango dute. Zubin baserria dimentsio txikiko eta itxura apaleko baserria da eta XIX. mendearen hasieran berregin zuten. Bere egitura, barnealdean jarritako haritzezko hiru zutoin handirekin eusten da.
Hirigintza lan gehiago
Bestalde, Jauregi Haundi etxean baimenik gabe burututako berritze lanen legeztatzeari buruz hitz egingo dute, eta Etxeberri-Txiki eta Lizar-Garai etxean hirigintza egokitasunari buruzko informazioa ere emango dute. Bukatzeko kultura kontuez ere ariko direla azaldu dute udaleko arduradunek.