Amasarrak festan murgildurik dabiltza egunotan, eta gaur arratsaldean, herri kirol lehia izan dute pilotalekuan. Gazteak (talde gorria) parkeko gurasoen (talde urdina) aurka aritu dira. Proben artean trontza, lokotxak, ingudea, txingak, korrika eta bizikleta izan dituzte. Herritar ugari izan dira pilotalekuaren bueltan, eta animo mezuekin animatu dituzte kirolariak. Erronka estua izan bada ere, gazteek irabazi dute lehia. Sokatirarekin amaitu dute gaurko erakustaldia, eta horretan ere gazteak nagusitu dira.
Datorren larunbatean jarraituko dute Amasako Sanmartin jaiak, eta hauxe izango dute azken egunean:
- 12:00. Marianito dastatzea plazan. Ondoren, kalejira herriko gaztetxoekin.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 18:00. Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik. Ondoren, Intxaur landatzea, Martina Sorginaren igoera eta agurra.
- 23:00. DjNaza txosnan.