Irrikako gazteek Julen Portillo elkarrizketatu dute

Tolosaldeko Ataria

Sormenetik Gurera egitasmoa egin dute Villabonako Berdura plazan; Irrika aisialdi taldeko gazteek Julen Portillo umoregilea elkarrizketatu dute. 

Julen Portillo umoregilea elkarrizketatu dute Irrika aisialdi elkarteko kideek Galtzaundi Euskaltzaleen Elkarteak antolatzen duen Sormenetik Gurera egitasmoaren barruan. Elkarrizketa bizia egin diote, eta hainbat erronka ere jarri dizkiote.

Ekimeneko helburua da nerabeentzat erakargarria izango den euskarazko kultur jarduerak eskaintzea, eta elkarlanean antolatzen dituzte ekitaldiak eskualdeko herrietan. Gaurkoan Villabonako txanda izan da, eta Irrika aisialdi elkarteko kideekin elkarlanean eta Villabonako Udalak lagunduta antolatu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!