Amasako festak ospatzen ari dira asteburuan, eta gaur haurren krosarekin hasi dute eguna. Eguraldia lagun, urteroko ibilbide bera egin dute gaur ere: txikienek, herriko plazatik abiatu eta ondoko etxe-multzoa inguratu; eta, adinean aurrera egin ahala, plazatik abiatu eta alboko belazea ere inguratu dute. Arratsaldean Harri Herri txapelketa izango dute, eta Andoni Ollokiegiren kantaldia ere izango dute 18:00etan. Eguna Itzal taldearen erromeriarekin bukatuko dute.
Egitaraua
Azaroak 14, larunbata
- 11:00. Ume krosa DBH2 arteko umeentzat.
- 16:30. Harri Herri txapelketa.
- 18:00. Kantaldia Andoni Ollokiegiren eskutik.
- 23:30. Erromeria Itzal taldearen eskutik txosnan.
Azaroak 15, igandea
- 18:00. Herri kirolak, herriko gazteak parkeko gurasoen aurka.
Azaroak 21, larunbata
- 12:00. Marianito dastatzea plazan. Ondoren, kalejira herriko gaztetxoekin.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 18:00. Kalejira Iraunkorrak txarangak alaiturik. Ondoren, Intxaur landatzea, Martina Sorginaren igoera eta agurra.
- 23:00. DjNaza txosnan.