Amasako frontoia postuz bete da

EkinArt elkarteak antolatuta, artisau eta ekoizleen azoka egin dute goizean, Amasako frontoian. Azokara gerturatu diren askok hilerrira joateko aukera baliatu dute, Santu Guztien Eguna dela eta.

Amasako frontoia postuz bete da goizean. Hain justu, artisauen eta ekoizleen azoka egin dute, eta egurrarekin landutakoak, bitxiak, arropak, koadroak, ukenduak nahiz baratzeko produktuak jarri dituzte postuetan. Horrekin batera, tailerrak ere egin dituzte gaztetxoenei zuzenduta. Jendetza izan da bertan, eta azokara gerturatu diren askok hilerrira joateko aukera baliatu dute, Santu Guztien Eguna dela eta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!