Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 2026

Laugarren egin du Iguaranek Eibarren

Nerea Ibarzabalek irabazi du bigarren finalaurrekoa; saio ona izan da eta puntu asko bildu dituzte sei bertsolariek.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo itzuliko bigarren saioa jokatu da gaur Eibarko Ipurua kiroldegian; Nerea Ibarzabalek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Gasteizen kantatuko du azaroaren 28an.

Gainontzekoek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarrengo itzulira sailkatzeko aukera. Gehientsuenak izango dute horretarako aukera, baita Oihana Iguaran amasarrak ere, puntu dezente bildu baitituzte sei bertsolariek:

  • Nerea Ibarzabal Salegi___________740
  • Alaia Martin Etxebeste__________722
  • Miren Artetxe Sarasola__________713.5
  • Oihana Iguaran Barandiaran_____701.5
  • Nerea Elustondo Plazaola________696
  • Asier Azpiroz Iztueta______________642.5

Finalaurrekoetako hurrengo saioa azaroaren 7an izango da Gernika-Lumoko Jai-Alai pilotalekuan, 17:00etan. Kantuan ariko diren bertsolari eta haien artean izango da Iruran bizi den Aitor Mendiluze Gonzalez andoaindarra. Harekin ondorengoek osatuko dute seikotea: Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola eta Joanes Illarregi Marzol.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!