Aizkardi mendi elkarteak 42. Mendi Astea antolatu du. Azaroaren 23tik 29ra egingo dute, baina, ohi bezala, aurretik argazki-rallya izango da. Azaroaren 29an, mendi-ibilaldiarekin amaituko dute egitaraua.
Azaroaren 15ean egingo du Aizkardik 18. argazki-rallya. Izen-ematea egunean bertan egin beharko da, Aizkardiko aretoan, 09:00etatik aurrera. Antolakuntzak zehaztutako mendi-ibilbidean atera beharko dituzte argazkiak. Ibilbideak bederatzi kilometro ditu, eta parte-hartzaileek lau orduko epea izango dute argazkiak ateratzeko.
Aizkardiren Mendi Astearen barruan, argazki-rallyan parte hartzen duten lanak ikusgai izango dira Gurea zinema-aretoaren sarreran. Sari-banaketa, berriz, azaroaren 27an egingo dute. Argazki onenak 150 euroko saria jasoko du; bigarren sailkatuak, 100 euro; eta hirugarrenak, 75 euro. Gainera, publikoak hautatutako argazki onenak Aburuza sagardotegian bi lagunentzako afaria eskuratuko du sari gisa.
Aizkardiren 42. Mendi Astearen barruan, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Saio guztiak Gurea zinema-aretoan izango dira, 20:00etan:
-
Azaroak 24, asteartea
-
20:00. Ekaitz Maizek Amaiurko bideari buruzko xehetasunak emango ditu.
-
-
Azaroak 25, asteazkena
-
20:00. Mikel Saez de Urabainek Bhagirathi III: Hego-mendebalde ertza emanaldia eskainiko du.
-
-
Azaroak 26, osteguna
-
20:00. Expedición al Gran Cañón del Colorado, Suam del Cerro taldearen eskutik.
-
-
Azaroak 27, ostirala
-
20:00. Argazki-rallyko sari-banaketa.
-
-
Azaroak 29, igandea
-
08:30. Mendi-ibilaldia Olaederra kiroldegitik abiatuko da.
-