Administrazioa sinplifikatzeko legeari buruz, plataformak argi du «jasangarri gisa sailkatzen diren jarduera ekonomikoen prozedura bizkortzea» duela helburu. «Lege honek enpresa pribatuak EAEra erakartzea du helburu, horretarako ahalik eta erraztasun administratibo eta ekonomiko gehien jarriz».
Euskal Herria Bizirik plataformako kideek diote lurraren defentsaren ikuspegitik euren alea jarri nahi dutela, «modu honetan agerian utziz etxebizitza eta hezkuntza arloan edota lurraren antolamenduari dagokionez, instituzioek ez dituztela inolaz ere herritarron interesak defendatzen. Kontrara, enpresen irabazi ekonomikoa lehenesten dute herritar xumeak miseriara kondenatuz».
Bada, hain justu egungo testuinguruari euren ekarpena egiteko antolatu dute hitzaldi zikloaren barruan kokatzen da Amasa-Villbonan emango dutena. «Helburu nagusia da EAEko instituzioetako alderdi politikoek ingurugiroaren suntsiketan duten paper aktiboa salatu eta etengabe erabiltzen ari den manipulazio mediatikoari aurre egitea».