Amasako azokan izena eman dezakete artisau eta ekoizleek

Tolosaldeko Ataria

Azaroaren 1ean egingo dute azoka eta parte hartu nahi duten artisauek eta ekoizleek urriaren 20a baino lehen eman beharko dute izena.

EkinArt Villabonako artisau eta sortzaileen elkarteak azoka antolatu du azaroaren 1erako, Amasako frontoian. Artisauek eta ekoizleek 10:30etik 14:30era bitartean jarriko dituzte postuak.

Azokan parte hartu nahi dutenek ekinartelkartea@gmail.com helbidera idatzi beharko dute, honako datu hauek emanez: izen-abizenak, markaren izena, sare sozialetako esteka, harremanetarako telefono mugikorra, ekoizpen mota eta jatorrizko herria.

Urriaren 20a izango da izena emateko azken eguna. Parte hartzeko eskaeraren erantzuna, berriz, urriaren 24an jasoko dute eskatzaileek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!