Euskal Herriko halterofilo gazte onenak lehiatuko dira Amasan

Tolosaldeko Ataria

Larunbatean Halterofiliako Euskadiko Junior Txapelketa jokatuko da Amasako udal pilotalekuan, 16:30ean hasita; Danok Danenako sei halterofilok hartuko dute parte.

Larunbat honetan, urriak 10, Euskal Herriko halterofilo gazte onenak ikusteko aukera izango da eskualdean. Izan ere, Halterofiliako Euskadiko Junior Txapelketa jokatuko da Amasako udal pilotalekuan. 16:30ean hasiko da lehiaketa, eta Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko pultsulariak arituko dira lehian, emakumezkoak eta gizonezkoak. 

Txanda bakarra izango da, eta Danok Danenako honako halterofiloek hartuko dute parte Gipuzkoako selekzioan: Mirari Maqueda eta Nahia Santxez emakumezkoetan, eta Mohamed Reda El Byad, Unai Mesa, Ander Rodriguez eta Eneko Mesa gizonezkoetan.

Egun eta leku berean, baina goizean, Liga Nazionaleko laugarren jardunaldia jokatuko da. Danok Danena klubeko emakumezkoen talde nagusia ohorezko mailara igotzeko borrokan dago; 15 urtez azpikoen taldeak, berriz, lidergoa babestu da Amasan. Bi txanda izango dira: 10:15ean eta 11:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!