63. Enrique Abril Errebote Txapelketa finalerdietara iritsi da, eta Amasa-Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteak igandean jokatuko du kanporaketa. Lehen fasean, bi multzotan lehiatu dira txapelketan parte hartu duten zortzi taldeak, eta honela geratu dira sailkapenak:
A MULTZOA
- Luzean: 6 puntu
- Goizeko Izarra: 5 puntu
- Txost: 4 puntu
- Zubieta 2: 3 puntu
B MULTZOA
- Behar Zana: 4 puntu
- Kanboarrak: 3 puntu
- Zubieta 1: 2 puntu
- SPUC: 0 puntu
Behar Zanak B multzoko lehen postuan amaitu du ligaxka, eta A multzoan bigarren izan den Goizeko Izarra (Donibane Garazi, Nafarroa Beherea) taldea izango du aurkari igandean etxean jokatuko duen kanporaketan. Beste finalerdian, Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi) eta Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi) taldeak ariko dira aurrez aurre.
Finalerdiak:
- Urriak 4, igandea
- 10:30. Villabona. Errebote plaza. Behar Zana vs. Goizeko Izarra.
- 10:30. Zubieta. Luzean vs. Kanboarrak.
Finalerdietako irabazleek urriaren 11n jokatuko dute finala, Villabonako Errebote plazan.