Giro beroan, 450 lagunetik gora bildu dira gaur Donapaleuko Airetik gelan. Ariketa puntuagarri guztiak bukatu ondoren, Alkaiza izan da puntu gehien bildu dituen bertsolaria, 683 hain zuzen. Bigarren sailkatu da Amasako bertsolaria.
Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:
- Saioa Alkaiza Guallar__________683
- Oihana Iguaran Barandiaran____672.5
- Maider Arregi Markuleta________659
- Eneko Lazkoz Martinez_________624.5
- Iñaki Viñaspre Simon___________613.5
- Sarai Robles Vitas______________600.5
Donapaleuko Airetik gelan izan da gaur Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Gai-emaile lanetan Xabat Alzugarai aritu da.
Txapelketa eskualdean
Bihar beste saio bat jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegian. Saioaren gidari lanetan Imanol Artola Felix ibiliko da. Bertsolarien artean, berriz, aldaketa bat izango da igandeko saioan: Jone Uriaren ordez Unai Mendiburu arituko da Tolosan. Beraz, bertsolari hauek kantatuko dute saioan: Aitor Servier, Amaia Iturriotz, Eli Pagola, Julio Soto, Oihana Bartra eta Unai Mendiburu.
17:00etan hasiko da saioa; ateak, berriz, 16:00etan irekiko dira. Tolosarako sarrerak oraindik lor daitezke, www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, bihar bertan leihatila 15:30ean zabalduko da.