IX. Behar Zana Udazken Bola Txapelketako azken jardunaldia, etzi

Tolosaldeko Ataria

IX. Behar Zana Udazken Bola Txapelketanko final-laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte etzi Olaederra kiroldegiaren ondoko bolatokian, 08:30ean hasita.

Bola-jokoaz gozatzeko aukera izango da larunbatean, Villabonan. Aurten, 30 bikotek hartu dute parte IX. Behar Zana Udazken Bola Txapelketan, eta etzi jokatuko da azken jardunaldia Olaederra kiroldegiaren ondoko bolatokian, 08:30ean hasita.

Zortzi bikote lehiatuko dira, tartean, eskualdeko hiru: Amasa-Villabonako Jose Mari eta Ander Etxebestek osatutakoa eta Eñaut Galarragak eta Imanol Arretxek osatutakoa, eta Ibarrako Saigots eta Ramon Iglesiasek osatutakoa. Final-laurdenekin hasiko da lehia, eta finala 12:20 aldera izango da.

Kanporaketak:

  • 8:30. Saigots eta Ramon Iglesias (Ibarra) vs. Itoiz Alustiza (Legorreta)-Egoitz Berasategi (Segura)
  • 9:05. Jose Mari eta Ander Etxebeste (Amasa-Villabona) vs. Juan Mari Iñurritegi-Juan Pedro Agirre (Legazpia)
  • 9:40. Sergio Aristi-Jexux Atorrasagasti (Zarautz) vs. Aner eta Ibon Miner (Ereñotzu)
  • 10:15. Eñaut Galarraga-Imanol Arretxe (Amasa-Villabona) vs. Gorka eta Iñaki Maiz (Gabiria)
  • 10:50. 1. finalerdia
  • 11:35. 2. finalerdia
  • 12:20. Finala

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!