Irrintzi elkartea 45. urteurrena ari da ospatzen

Tolosaldeko Ataria

Villabonako Irrintzi elkarteak erraldoi eta buruhandien kalejira egin du, 45 urteurreneko ospakizunen barruan.

Goizean 6 eta 10 urte arteko haurrentzako ginkana egin dute, eta arratsalderako utzi dituzte erraldoi eta buruhandien kalejira eta trikipoteoa. Eguna bukatzeko bazkide eta lagunen afaria egingo dute elkartean bertan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!