Villabonako Elkartasun Sareak esker ona eta aitortza publikoa adierazi dio Villabonako Seaska haur eskolari. Elkarteari 2.500 euroko dohaintza egin baitio.
Aurtengo Santio jaietan lepoan janzten diren zapien salmentaren bidez haur eskolak bildu duen kopurua eman dio Villabonako Elkartasun Sareari.
«Horrelako keinuek balio handia dutela uste dugu. Ez soilik ekarpen ekonomikoagatik, baita adierazten dutenagatik ere: konpromisoa, elkartasuna eta zailtasun egoeran dauden pertsona eta familiekin dugun ardura partekatua».
Sareko kideek adierazi dute, lanean jarraituko dutela elkartasun hori pertsona guztiengana iristeko, eta beharra bizi dutenentzat aukerak sortzeko.