Villabonan N-I errepideko 441 irteera adarra itxi egingo da Lasarte-Oria noranzkoan

Gipuzkoako Foru Aldunditik zabaldu duten oharrean, mozketa asteazken eta ostegun gauean izango dela iragartzen da, N-1 errepideko instalazioetan eguneratze lanak egiteko.

Aurreikusitako lanak egiteko, Villabonako 441 irteerako adarreko trafikoa moztu behar da, Lasarte-Oriarako norabidean, bi gauez. Gasteizeranzko trafikoak ez du etenik izango.

Bi mozketak segidan egingo dira, abuztuaren 19tik 20ra, eta abuztuaren 20tik 21era, 22:00etatik 06:00etara. 06:00etatik aurrera, behin-behineko seinaleak kenduko dira, eta irteerako adarra zirkulaziorako irekiko da.

Mozketaren ondorioz, Lasarte-Oriarako noranzkoan 441 irteera hartu nahi duten N-I errepideko erabiltzaileek ibilbidea aldatu beharko dute. Zehazki, hurrengo irteeraraino jarraitu beharko dute (443).

Gasteizerako noranzkoak ez du mozketarik jasango.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!