1930eko San Inazio egunean jokatu zuten lehen aldiz Villabonak eta Hazparnek Errebote Desafioa. Dagoeneko tradizio bilakatu da Santio festetako azken egunean egiten den partida. Atzo, baina, ez zen irabazlerik izan. Eguraldi paregabearekin hasi zuten partida, baina markagailua 7-1 zegoela –Hazparnekoen alde–, euri zaparrada batek errebotean jokatzeko eremua irristakor utzi zuen, eta baldintza horietan jokatzea ezinezkoa zenez, bertan behera utzi behar izan zuten partida.
Bost pilotarik osatu zuten Villabonako Behar Zana Pilota Elkartearen taldea: Otaegi, Iraola, Aratz, Karrera eta Oñate.
Hazparneko Noizbait, taldea, berriz, jokalari hauek osatu zuten: Larrandaburu, Larronde, Arrieta, Larramendy eta Larramendy.