Norbere herriko festetan ondo pasatzeko modu bat baino gehiago daude. Horietako bat lagun artean bildu, otordu bat egin eta elkarrekin parranda egitea izaten da. Horren adibide da Villabonako Santio festetako Kuadrillen Eguna. Giro ederra izan dute aurten ere, eta 1.000 lagunetik gora elkartu dira Etxeondon bazkaltzeko, 100 kuadrilla baino gehiagotan banatuta. Zenbait belaunalditako herritarrak festa giroan uztartzen dituen eguna izaten da, eta aurten ere hala gertatu da.
Bazkaldu ondoren, kalejira egin dute Errebote plazaraino, Gauerdi txarangarekin. Arratsaldeak aurrera egin ahala, giroa hobea izan da, besteak beste txaranga Kale Nagusian sartu denean.