Amasa-Villabonako Santio jaiak 2026

Musika, festen parte

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko uztailaren 25a

Santiotan Kantari ekimenak kantujira jendetsua egin du Villabonako kale eta plazetan; eguerdian, Loatzo musika eskolako bandaren kontzertua izan da Erreboteko plazan.

Beste urte batez, arrakasta handia izan du Villabonako Santio festetako Santiotan Kantari ekimenak. 10:00etan Olaederra kiroldegitik abiatuta, kantujira egin dute, aurten, Santiago egunez. Herriko zenbait kale eta plazatan saio txikiak egin ondoren, Txistulari plazan amaitu dute. Euskarazko kantu ezagun ugari abestu dituzte, musikarien laguntzarekin, eta kantujirari amaiera emateko, ekimenaren izena daraman abestia kantatu dute: Santiotan Kantari.

Bestetik, eguerdian, Loatzo musika eskolako bandak emanaldia egin du Erreboteko plazan. Zenbait pieza ezagun interpretatu dituzte, eta txistulariek ere parte hartu dute. Amaitzeko Villabonako martxa bezala ezagutzen den Dulce despertar abestia jo dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!