Amasa-Villabonako Santio jaiak 2026

Aitor Gisasola eta Itziar Ibarbia garaile, 44. Santiotako Kros Herrikoian

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko uztailaren 25a

100dik gora korrikalarik parte hartu dute Santio egunez egin den lasterketan, eta billabonatarra eta alkizarra izan dira azkarrenak.

Zenbait billabonatarrek biharamun gogorra izango zuten bitartean, beste askok kirola eginez hasi dute festetako egun handia. Hain justu, gaur izan da Amasa-Villabonako Udalak eta Zunbeltz elkarteak antolatzen duten Santiotako Kros Herrikoia; 44. aldiz egin dute. 100 korrikalari baino gehiagok parte hartu dute, hiru mailatan banatuta: kadeteak (2,5 kilometro), jubenilak (5 kilometro) eta helduak (7,5 kilometro).

Helduen mailan, gizonezkoetan, Aitor Gisasola herritarra izan da azkarrena. 24 minutu eta 28 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta zenbait segundoko aldea atera die atzetik helmugaratu direnei. Jon Zubeldia asteasuarra helmugaratu da bigarren postuan, 27 segundora, eta Jon de la Cuesta beasaindarra izan da hirugarren, Zubeldiarengandik bi segundora.

Gizonezkoak:

  1. Aitor Gisasola (Villabona): 24.28
  2. Jon Zubeldia (Asteasu): 24.55
  3. Jon de la Cuesta (Beasain): 24.57

Emakumezkoetan, berriz, Itziar Ibarbia zizurkildarrak lortu du garaipena, 29.52ko denbora eginda. Aise irabazi du Ibarbiak; ia 5 minutuko aldea atera dio bigarren izan den Miryam Aramendi azpeitiarrari. Luz Marina Valencia bilbotarra helmugaratu da hirugarren postuan.

Emakumezkoak:

  1. Itziar Ibarbia (Alkiza): 29.52
  2. Miryam Aramendi (Azpeitia): 34.26
  3. Luz Marina Valencia (Bilbo): 35.02

Jubeniletan, Markel Mendizabal azpeitiarra eta Naroa Godoi billabonatarra izan dira azkarrenak, eta kadete mailan, Julen Zialtzeta eta Udane Nuin azkoitiarrak.

Sari gehiago ere banatu dituzte. Aitor Gisasola eta Irene Izagirre izan dira lehen herritarrak; beteranoetan, berriz, Aritz Garin eta Itziar Ibarbia izan dira azkarrenak.

Sailkapen guztiak ikusgai daude esteka honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!