Amasa-Villabonako Santio jaiak 2026

Larunbatean egingo dute 44. Santiotako Kros Herrikoia

2023ko edizioko irudia. L. C.

Amasa-Villabonako Udalak eta Zunbeltz elkarteak antolatuta, 44. aldiz egingo dute Santiotako Kros Herrikoia Villabonan; Santiago Egunean izango da, 11:30ean hasita, eta oraindik izena eman daiteke.

Beste urte batez, Amasa-Villabonako Udalak eta Zunbeltz elkarteak Santiotako Kros Herrikoia antolatu dute, 44. aldiz. Etzi izango da, Santiago Egunean, 11:30ean hasita, eta hiru ibilbide prestatu dituzte, mailaren arabera: kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

Kronoak.com webgunean eman behar da izena –lasterketa hasi bitarte dago aukera–, eta ez da ordainketarik egin behar. Dortsala lasterketaren egunean jasoko dute korrikalariek Zunbeltz elkartean. Hain justu, elkartearen paretik abiatuko dira korrikalariak eta herriko kaleetan zehar osatuko dute ibilbidea.

Honakoak izango dira maila bakoitzeko ibilbideak:

  • 2010ean eta 2011n jaiotakoak (kadeteak): Ibilbide nagusiari itzuli bat (2,5 kilometro)
  • 2008an eta 2009an jaiotakoak (jubenilak): Ibilbide nagusiari bi itzuli (5 kilometro)
  • 2007an eta aurretik jaiotakoak (kadeteak): Ibilbide nagusiari hiru itzuli (7,5 kilometro)

Kategoria bakoitzeko korrikalari azkarrenek sariak jasoko dituzte. Hauek izango dira sariak:

  • Kadeteak eta jubenilak: lehen emakumezkoarentzat eta gizonezkoarentzat, garaikur eta Eizmendi Kirolak dendarako 20 euroko erosketa-txartela bana.
  • Helduak: lehen emakumezkoarentzat eta gizonezkoarentzat, garaikur eta ardo botila bana.
  • Beteranoak: 35 urte edo gehiago dituzten lehen emakumezkoarentzat eta gizonezkoarentzat, ardo botila bana.
  • Herritarrak: Lehen emakumezko eta gizonezkoarentzat, garaikur eta ardo botila bana.

Aurrez, haurrak

14 urte arteko haurrentzat ere antolatu dituzte lasterketak. Kros nagusiaren aurretik izango dira, 10:30etik aurrera. Maila bakoitzeko ibilbide bana prestatu dute:

  • 2018an eta 2019an jaiotakoak (aurre-benjaminak): Itzuli txiki bat.
  • 2016an eta 2017an jaiotakoak (benjaminak): Bi itzuli txiki.
  • 2014an eta 2015ean jaiotakoak (alebinak): Bi itzuli txiki.
  • 2012an eta 2013an jaiotakoak (infantilak): Itzuli luze bat (2,5 kilometro)

Lasterketetan parte hartzeko, izena egunean bertan elkartean eman behar da, 9:30etik aurrera. Lasterketetan parte hartzen duten haur guztiek domina bana jasoko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!