Euskal Pentatloiaren kanporaketa jokatu zuten larunbat arratsaldean Villabonako Erreboteko plazan. Hamalau kirolari aritu ziren lehian, eta seik lortu zuten irailean izango den finalerako sailkatzea. Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Xabat Olaizola, Beñat Telleria, Ioritz Gisasola, Benat Amade, Julen Kañamares, Jokin Urretabizkaia Basozabal, Iker Goldarazena, Iñigo Zabala, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a, Jon Bengoetxea, Julen Odriozola, Mikel Marijuan eta Raul Zelaietak parte hartu zuten.