Guztira 12 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Santio Jai Batzordeak Malen Muriel Letamendiaren lana aukeratu du. Eskuz egin du, eta Santioekin lotutako figura ezagunak ditu ardatz. Egitarauak bere irudia izango du, eta 500 euro jasoko ditu Santio egunean Erreboteko plazan egingo duten sari banaketa ekitaldian.