Larunbatean eta igandean izango da X. Manu Muriel Oroimenezkoa. Bertan alebin mailako lehenengo urteko futbolariek parte hartuko dute. Billabona futbol kirol elkarteak antolatzen du, eta Arratzain futbol zelaian jokatuko da. Sarrerak hiru euro balio ditu, eta jasotako dirua dohaintzan emango da.
Bihar larunbata 10:00etan hasiko dira partidak, eta 18:00ak arte sailkatze fasea jokatuko da. 17:00etan zozketak egingo dira. Etzi igandean 09:00ak eta 13:00ak bitarte sailkatze fasea jokatuko da, eta 12:00etan lore eskaintza egingo da. Ondoren izango dira zozketak. 14:00ak eta 19:10ak bitarte kanporaketak jokatuko dira, eta finala 19:10ean izango da. Sari banaketa 19:30ean egingo dute.