Amasa-Villabonako Udalak Erreboteko plazako ur-parkearen irekiera aurreratu du. Erabilgarri dago dagoeneko, 11:00etatik 20:00etara.
Erabilera arduratsua egiteko, eta ura alferrik ez gastatzeko deia egin dute udal ordezkariek. «Animatu uraren freskotasunarekin gozatzera», esan dute.
