Villabonako saltokiek udaberri-uda sasoiko bildumak aurkeztu zituzten joan den ostegunean ospatu zuten Moda Biziz desfilean. Titare, Amane, Kaori Faktoria & Amlu Studio, Gema Loradenda, Eizmendi Anaiak eta Duna Oinetako eta Osagarriak izan ziren bertan parte hartu zuten establezimenduak. Gainera, Eizmendi eta Hamabost ile-apaindegiek ere parte hartu zuten. Ekitaldia osatzeko, DJ saioa eta dantza emanaldia ere izan ziren Txistulari plazan, Zigor DZ eta Oier Laborde dantzariaren eskutik. Saioa aurkezten, berriz, Oizeder Mayo aritu zen.