Santio festetako txapelketetan izena emateko azken egunak

Ataria 2026ko maiatzaren 21a

Behar Zana pilota elkarteak antolatzen dituen herri txapelketetan izena emateko epea hilaren 26an amaitzen da.

Bost txapelketa antolatu ditu elkarteak: gomazko paletan binaka, eskuz banaka pilota goxuarekin gizonezkoena eta emakumezkoena, frontenis banaka eta paletaz banaka emakumezkoena. 16 urtetik aurrera izan behar da izena emateko. Beharzana.eus webgunean sartu eta bertan dago izena emateko galdetegia.

XIV. Antton Pebet Oroimenezkoa martxan

Bestalde, martxan dago Behar Zanak antolatzen duen Santio Txapelketa - XIV. Antton Pebet Oroimenezkoa. Guztira 61 bikotek jokatuko dute, beraz, 122 pilotarik gutxienez, eta 48 pilota talde izango dira ordezkatuak: Gipuzkoatik 25 talde, Nafarroatik 9 talde, Bizkaitik 11 talde, Arabatik 3 talde eta Errioxatik talde bat.

Lehen kanporaketak maiatzaren hasieran jokatu ziren, eta igande honetan lau partida jokatuko dira Bearzana frontoian, 10:00etatik aurrera. Lehenengoan Del Campo-Arriolabengoa (Aramaio) eta Labaka-Labaka (Ilunpe) artekoa. Bigarrengoa Gorostidi anaiak (Zazpi Iturri) eta Ibarra-Galartza (Eibar-Larraun) artekoa. Hirugarrengoan Egiguren-A. Garmendia (Lapke) eta Atxaerandio-Alava (Txukun Lakua) artekoa. Eta laugarrengoan Landa-Iturbide (Lagunak) eta Madina-Segurola (Intxurre-Gazteleku) artekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!