Haur eskolaren mende erdia ospatuko dute

Ataria 2026ko maiatzaren 20a

Villabonako Seaska haur eskolak 50 urte beteko ditu aurten, eta bihar bertan hasita, lau eguneko egitaraua antolatu dute ospakizunetarako.

Villabonako Seaska haur eskolak 50 urte bete ditu eta herritarrekin batera ospatu  nahi du mende erdia. Horretarako, eta Hazi, hezi euskaraz lelopean, lau eguneko egitaraua antolatu du, Amasa-Villabonako Udalaren eta Haurreskolak partzuergoaren laguntzarekin.

Gaur Nerea Mendizabalek Gurea zineman emango duen hitzaldi batekin hasiko dituzte ekitaldiak. Bihar eta etzi ipuin kontaketa saioa eta erraldoien irteera izango dira, eta larunbatean egingo dituzte ospakizunik handienak. Bazkari herrikoia egingo dute Villabonako plazan, eta eguraldi txarra bada, ikastola azpira aldatuko dute bazkaria. 

  • MAIATZAK 20, ASTEAZKENA
    • 17:00. Nerea Mendizabalen eskutik Gurea zinema aretoan hitzaldia: Lau hanketan 
      mugitzearen garrantzia eta loaren prozesua.
  • MAIATZAK 21, OSTEGUNA
    • 17:30. Kontalari2 taldearen eskutik, ipuin kontaketa saioa Seaska haur eskolan bertan.
  • MAIATZAK 22, OSTIRALA
    • 17:30. Haur eskolatik hasita erraldoien kalejira.
  • MAIATZAK 23, LARUNBATA
    • 12:00. Potx magoaren ikuskizuna Txistulari plazan.
    • 14:30. Bazkari  herrikoia Villabonako plazan, Oihana Iguaranen eta Amaia Agirreren bertsoek lagunduta.
    • Ondoren. Ai Ama! musika taldearen emanaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!