Euskara saileko diru laguntzen berri eman dute

Ataria 2026ko maiatzaren 14a

Euskara ikasteagatik eta errotuluak eta webguneak euskaraz sortzeagatik emango ditu laguntzak Amasa-Villabonako Udalak.

Ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren herritarrentzat diru laguntzak eskatzeko epea ireki du Amasa-Villabonako Udaleko Euskara sailak. Interesdunek uztailaren 10era arte aurkeztu dezakete eskaera. Gainera, udazkenean aukera berri bat eskainiko da lehen deialdi honetan eskaera egiterik izan ez dutenentzat. Diru laguntzen lerro honek 7.000 euroko aurrekontu-partida du.

Bestalde, merkataritza arloan euskararen erabilera sustatzeko diru laguntzak ere eskaintzen ditu udaleko Euskara Sailak. Horrela, establezimenduek diru laguntza jaso dezakete errotuluak euskaraz jartzeagatik edota webguneak euskaraz sortzeagatik. Horretarako, hurrenez hurren, 1.000 euro eta 500 euroko aurrekontu-partidak ezarri ditu udalak.

Lerro honetara eskabideak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.

Baldintzei eta prozedurei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu diru laguntza hauen oinarriak edo udaleko Euskara sailera jo (943 69 21 00 - 33 29 luzapena edo euskara@villabona.eus)

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!