Garazi Urkola aktorea saritu dute Bilbon

Ataria 2026ko maiatzaren 11

Interpretazio sarietako bat lortu du aktore billabonatarrak Pabellon 6ko Antzerki Arineko jardunaldien barruan.

Asteburu honetan amaitu dira Pabellon 6ko Antzerki Arineko jardunaldiak eta XIII. edizioaren barruan, Garazi Urkolak interpretazio sarietako bat lortu du. Igande goizean egin zuten sari banaketa ekitaldia.

Lau asteburutan estreinatu gabeko 16 pieza ikusi ahal izan dira jardunaldien barruan –11 gaztelaniaz eta 5 euskaraz–. Aurten, ia 50 antzezle aritu dira oholtza gainean.

Nonato y aborta, Ibai Ariztegi Ziaranek idatzi eta zuzendutako antzezlanean parte hartu du aktore billabonatarrak Xanti Korkostegirekin batera. Biek lortu dute interpretazio saria Antzerki Arineko jardunaldien barruan. Fedegabeko Odolkia antzezlanagatik Omar Somaik eta Ander Lacallek ere jaso dute aitortza kategoria horretan, eta baita Leire Ormazabalek ere, Goiuri, arazo bat dugu! lanagatik.

Beste sari hauek ere banatu dituzte XIII. edizioan:

  • Publikoaren saria: Fedegabeko odolkia eta Un caballo de ceniza (ex aequo).
  • Alex Angulo saria: Eso que te gustaria decir y no dices. Aipamen berezia: Un caballo de ceniza.
  • Kriseilu saria: Goiuri, arazo bat dugu!. Aipamen berezia: Diamante gordina.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!