N-1aren Villabonako sarrera-irteeran asfaltatze lanak egingo dituzte

Ataria 2026ko maiatzaren 11

Asteazkenera bitartean egingo dituzte lanak, eta ondorioz, eragozpenak izango dira trafikoan.

Maiatzaren 11tik 13ra asfaltatze lanak egingo dituzte N-1aren Amasa-Otsabiko sarrera-irteerako bidegurutze osoan. Trafikoan eragina izango dute lanok.

Astelehenean, Amasarako errepidea asfaltatuko da Aldapetaraino. Txandakako pasoa emango da.

Asteartean, N-1eko zubia eta Otsabi auzoko errepidea asfaltatuko dira, Arratzainera igotzeko bidegurutzeraino –parke ondoan–. Txandakako pasoa emango da. 

Asteazkenean, N-1eko Amasako bidegurutze osoa itxiko da. Ezingo da Villabonako elizako bidegurutzetik Amasara igo edo autobidera sartu. Amasatik Villabonara jaisteko, N-1 autobidea hartu beharko dute erabiltzaileek Donostiarako noranzkoan, eta Burni Zubiko irteeratik atera beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!