Eresargi Gazte abesbatzakoek Gurea aretoa bete dute, bai eserlekuak eta baita agertokia ere. Hainbat adinetako haurrek ederki abestu, Garazi Urkola billabonatarraren eta Jon Alonso eibartarraren laguntzarekin. Goazen telesaileko aktoreak dira Urkola eta Alonso, eta abesten ondo baino hobeto moldatzen direla erakutsi dute. Pianoarekin laguntzen Iñar Sastre irurarra aritu da.