Eresargi Gazte abesbatzak kontzertua eskainiko du Goazeneko kideekin batera

Ataria 2026ko maiatzaren 7a

Larunbatean, 12:00etan emango dute kontzertua, Gurea zinema aretoan. Koreografia eta une dibertigarriz osatutako saioa izango dela iragarri dute.

Larunbatean Eresargi Gazte abesbatzak eta Goazeneko partaide batzuk kontzertu berezia eskainiko dute. 12:00etan izango da Gurea zinema aretoan.

«Ez da kontzertu soil bat izango, koreografia ahaztezinez eta une dibertigarriez gozatzeko esperientzia baizik», aurreratu dute Eresargi abesbatzako kideek. Hilean behin entseatzen aritu dira gazteak datorren larunbateko emanaldirako.

Gazteek herritar guztiak gonbidatu dituzte Gurea aretoan emango duten kontzertura. Sarrera doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!