Onddo gazte asanbladaren 29. urteurrena ospatzen hasi dira

Ataria 2026ko maiatzaren 5a

Ostiralean abiatu zuten urtemuga ospatzeko egitaraua.

Villabonako Onddo gazte asanbladak, ia hiru hamarkada bete ditu. Ostiralean abiatu zituzten 29. urteurreneko ekitaldiak. Hokoke izeneko dokumentala eskaini zuten gaztetxean, eta txupinazoaren ondoren, bazkaria egin zuten elkarrekin gazteek.

Hilabete osoa hartuko du urtemugaren ospakizunak, eta iragarri dutenez, astebururo izango dira ekitaldiak. Hitzaldiak, formazio saioak, film emanaldiak, horma-irudien margotzeak, herri kirol saioak eta kontzertuak izango dira, besteak beste. Hazi, hezi, bizi, ausartu, antolatu eta sortu leloa hartuko du Onddo gazte asanbladak bere urtemuga ospatzeko.

EGITARAUA

  • Maiatzak 8, ostirala
    • 22:30. Sahrijai: Zetkin eta Penadas por la ley, Aljibean. 
  • Maiatzak 9, larunbata
    • 14:30. Bazkaria.
    • Ondoren. Bingoa eta mojitoak.
    • 22:30. Kontzertuak: Suteka eta Diraki. 
  • Maiatzak 16, larunbata
    • 11:00. Erraldoi eta buruhandiak.
    • 17:00. Formakuntza feminista.
  • Maiatzak 17, igandea
    • 11:30. Azoka.
    • 17:00. Haurrentzako filma eta merendola.
  • Maiatzak 23, larunbata
    • 11:30. Horma-irudia margotzea.
  • Maiatzak 29, ostirala
    • 19:00. Herri kirolak.
    • 21:00. Afaria.
  • Maiatzak 30, larunbata
    • 12:00. Trikipoteoa.
    • 14:30. Gazte bazkaria.
    • 22:30. Kontzertuak: Fitoskins eta Aingura.
    • Ondoren. DJ Lizarrusti.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!