Maider Etxeberria mendi lasterkari billabonatarrak hirugarren postua lortu du Caceresko (Espainia) Hervas herrian egindako X. Deportes Parra Hervas lasterketan. Bi proba zeuden antolatuta, eta Etxeberriak lasterketa motzean lortu du podiumera igotzea. Mendi lasterketaren ibilbidea 10,5 kilometrokoa zen, 460 metroko desnibel positiboarekin.
Etxeberriak 1.09.28ko denbora egin zuen, eta oso gertu geratu zen bigarren postutik. Carmen Cabrerok lortu zuen bigarren egitea, 1.09.03ko denborarekin. Irabazlea Casty Garcia izan zen, eta 1.04.50eko denbora egin zuen.