Kirol elkarteei eta hainbat kirolariri aitortza

Ataria 2026ko apirilaren 27a

Kirol Hamabostaldiaren barruan, Villabonako Udalaren Kirol sailak kirol elkarteak eta kirolariak omentzeko ekitaldia egin du Gurea antzokian.

Villabonako Udaleko Kirol sailak antolatutako Kirol Hamabostaldiaren barruan, ostiral arratsaldean herriko kirolari eta kirol elkarteak omentzeko ekitaldi berezia egin zuten Gurea antzokian. Alexander Padilla komunikatzaile billabonatarrak eta Ainhoa Etxebarria kazetari eta aktoreak gidatu zuten ekitaldian, herriko kirol elkarte guztien aurkezpen bideoak ikusteko aukera izan zuten.

Talde bakoitzaren bideoa ikusi ondoren, talde edo elkarte bakoitzeko ordezkariak oholtzara igo eta saria jaso zuten Beatriz Unzue alkatearen eskutik. Ekitaldian zehar elkarte hauek eta horietan lan egiten duten boluntarioak Amasa-Villabonako kirolari egiten dioten ezinbesteko ekarpena aitortu zitzaien.

Ondoren, azken urteetan zehar nabarmendu diren Amasa-Villabonako hainbat kirolari omentzeko txanda iritsi zen. Banaka-banaka kirolari bakoitzak izandako lorpenak aipatu ziren, Gurea antzokira bertaratutako ikusleen txalo zaparrada handiak jasoz. Jarraian, Oinkari dantza taldeko bi dantzari gaztek agurra, fandangoa eta arin-arin dantzak dantzatu zieten oholtza gainean zeuden kirolari omenduei.

Amasa-Villabonako kirol elkarteek jaso zuten saria: Multiekintzak Eskola Kirola Elkartea, Ibilian Ttipi Ttapa Ekimena, Aizkardi Mendizale Elkartea, Egintza Areto Futbola Elkartea, Aiztondo Neskide Kirol taldea, Amasako Martina Kultur elkartea, Billabona FKE, Billabona Xake Joku Elkartea, Denok Danena Halterofilia kluba, Oria Ibaia Nordic Walking Elkartea, Irrintzi elkartea, Villabona Mix Triatloi Kluba – Bizi Taldea, Zunbeltz Elkartea eta Behar Zana kirol elkartea. Bestalde, Amasa-Villabonan presentzia duten beste kirol elkarteek ere jaso zuten oroigarria: Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea, Danena Txirrindulari Elkartea eta Tolosaldea Arraun Kluba. 

Kirolariei dagokionez, ondorengoek jaso zuten oroigarria: Susana Davila Sansiñena (Denok Danena Halterofilia Kluba), Eneko Mesa Iglesias (Denok Danena Halterofilia Kluba), Imanol Zufiria Mayoz (Behar Zana Pilota Elkartea), Unai Zufiria Mayoz (Behar Zana Pilota Elkartea), Eñaut Oñate Lasa - (Behar Zana Pilota Elkartea), Ilargi Sarria Rubiños (Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea), Enara Urizar Loyarte (Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea), Alain Zaldua Usandizaga (Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea), Nerea Maritxalar Arancon (Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea) eta Saioa Urdangarin Tejeria (Tolosaldea Igeriketa Kirol Elkartea).

Argazkiak: Pepo Alonso eta Ataria

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!