Eguraldia alde izan dute goizean ospatu duten Loatzoko Igoera-Jaitsiera proban. Amasako gazteek eta Uxo Toki elkarteak antolatu ohi dute lasterketa, eta hogeita hamabigarren edizioa izan dute aurtengoa. Korrikalariak 10:30etan abiatu dira Amasatik, eta 9,73 kilometro egin behar izan dituzte Loatzo mendiko tontorreraino. Guztira, 58 korrikalarik parte hartu dute aurtengoan; horietatik hamar emakumeak. Azkenean, Hassan Ait Chaou billabonatarra eta Oihan Zubillaga anoetarra izan dira azkarrenak helmuga zeharkatzen.
Billabonatarrak 44 minutu eta 25 segundo behar izan ditu Loatzo igo eta jaisteko. Atzetik izan du iazko irabazle izan zen Eneko Garin billabonatarra, 45 minutu eta 17 segundoko denborarekin. Hirugarren postuan, berriz, Iker Eceiza ibartarra sailkatu da, 45 minutu eta 40 segundoko denborarekin.
Zubillagak jantzi du emakumezkoen sailkapenean txapela, 49 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Leire Elola tolosarra izan du atzetik, 52 minutu eta 33 segundoko denborarekin, eta hirugarren postuan, berriz, Yashira Navas tolosarra izan da, 57 minutu eta 15 segundoko denborarekin.
SAILKAPENAK
Gizonezkoak
- Hassan Ait Chaou, 00:44:25
- Eneko Garin, 00:45:17
- Iker Eceiza, 00:45:40
Emakumezkoak
- Oihana Zubillaga, 00:49:51
- Leire Elola, 00:52:33
- Yashira Navas, 00:57:15
Argazkiak: Leyre Carrasco eta Maddi Galarraga