Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, Legarreta auzoko edukiontzien gunea hondakin desegokiz beteta topatu zuten atzo. Udaltzaingoa lanean ari omen da egileak identifikatu eta zigorrak ezartzeko.
«Leku horretan gauza bera gehiegitan errepikatu da, eta ondorioz, udalak bertako edukiontziak erretiratzea erabaki du», adierazi dute sare sozialetan udal ordezkariek.