Behar Zana jaun eta jabe Munitibarren

Ataria 2026ko apirilaren 20a

Villabonako taldeak 0-3 irabazi dio Lea Ibarrari CMO 2026 ligako laugarren jardunaldian.

CMO 2026 esku pilotako kluben ligako laugarren jardunaldia jokatu zen igandean Munitibarreko udal pilotalekuan. Etxeko Lea Ibarra eta Villabonako Behar Zana izan ziren aurrez aurre, final-zortzirenetako txartelaren bila.

Lehia estua espero bazen ere, Behar Zanak nagusitasunez ebatzi zuen jardunaldia, hiru kategorietan garaipena eskuratuta eta 0-3eko emaitza garbiarekin aurrera eginez.

Kadete mailan, Eizagirre eta Illarramendi bikoteak lan sendoa egin zuten Bengoetxea eta Goikoetxearen aurka. Partida lehiatua izan arren, xehetasunetan finago ibili ziren urdinak eta garaipena eskuratu zuten (10-8-5).

Jubeniletan, Otaegik eta Elolak ez zuten aukerarik eman. Hasieratik nagusi izan ziren, eta Torres eta Mirandaren aurkako neurketa eroso irabazi zuten, markagailuak adierazten duen bezala (10-10).

Nagusien mailan ere bide beretik jo zuen kanpoko taldeak. Cestau eta Erasun bikoteak kontrolpean izan zuen partida, eta Albizu eta Arrizabalagaren aurrean gailendu ziren (10-7-5), eta jardunaldiko azken puntua eskuratu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!