Ertzaintzak deia jaso zuen gazte bat aparkatuta zeuden ibilgailuetako kristalak puskatzen ari zela esanaz. Ertzainak joan ziren, eta gutxienez hiru ibilgailutan harrika leihoak puskatu zituela baieztatu zuten. Lekukoen arabera, ustezko egilea pertsona gazte bat zen, eta, herritar batzuek errieta egin ziotenean, ihes egin zuen. Ondoren, herriko denda batean sartu eta bertan arropa erosi zuela jakin zuen Ertzaintzak. Jarrera susmagarria izan zuen denda horretan, eta dendaria konturatu gabe han ere lapurreta egin zuen. Ertzainek ustezko gaizkilea atzeman zuen, eta lapurtutakoak izan zitezkeen hainbat objektu aurkitu zizkioten, hala nola, beste pertsona baten izenean zeuden txartelak eta dokumentazioa, eskudirua, telefono mugikor bat, eta dendan lapurtutako arropa.