Seigarren elkartasun afaria izango da, eta urtero bezala Kenyako hainbat emakumeren ikasketak finantzatzea du helburu. Menuko afaria Hika Txakolindegiko Roberto Ruiz sukaldariaren taldeak prestatuko du Basque Culinary Center-eko ikasleekin batera, eta hitzordua Villabonako Txapeldun tabernako Cristina Dias, Villabonako Itzalpe tabernako Maria Jesus Arruti Maxux, eta Asteasuko Kabela kafetegiko Begoña Mujika omentzeko baliatuko dute.
2019tik egiten dute ekimena da, eta jada Kenyan 70 gazteren ikasketak finantzatzea lortu dute. Aurten sei emakumeren prestakuntza finantzatzea dute helburu. Ikasketak Kibondeni College of Catering and Hospitality Management, eta TEWA Training Centre ikastetxeetan eskaintzen dituzte, eta horrek tokiko hezkuntza egiturak sendotzen laguntzen duela nabarmendu dute. Ikasleek ostalaritza eta sukaldaritzako gaitasunak eskuratzen dituzte, baita negozioak sortu eta kudeatzeko ezagutzak ere. Helburua da beren proiektuak garatzea, diru-sarrera egonkorrak sortuz eta tokiko ekonomian eragina izanez, pobrezia egoeran bizi diren testuinguruetan. «Prestakuntzak aukera errealak eta iraunkorrak sortzeko funtsezko tresna da», adierazi dute Afrika Elkarrekin Baitik. Aurreikusitakoa baino diru gehiago biltzen bada, beka kopurua handitu egingo dutela esan dute.
Izen-ematea
- 681 027 741 telefono zenbakian Whatsapp bidez, edo hemen.
Ordainketa
- Transferentzia bidez ES27 2100 5731 7102 0050 7822 kontu zenbakian.
- Bizum bidez 681 027 741 zenbakian honakoa jarrita: Hika, izen-abizenak eta afaltiar kopurua.
- Egunean bertan eskudirutan eta txartelarekin ordainduta afaria baino lehen.
- Lagundu nahi duenak, baina afarira joaterik ez duenak ordainketa egin dezake 0 lerroa jarrita.