Gipuzkoa Cup-eko finaletan lehiatu dira Aiztondoko taldeak

Ataria 2026ko apirilaren 8a

Olaederra kiroldegian jokatu dira boleibol txapelketaren azken faseak.

Gipuzkoako Boleibol Federazioak antolatuta, lehen aldiz egin da Gipuzkoa Cup txapelketa. Hondarribiko kiroldegian eta Villabonako Olaederra kiroldegian jokatu dira partidak, eta azken horretan jokatu dira finalak. Infantil mailan Aiztondo A taldeak bigarren postuan amaitu zuen, Torrelavega A taldearen aurka finala galduta. Hirugarren Torrelavega B izan zen eta laugarren Aidean.

Kadeteetan Aiztondok laugarren postua lortu zuen. Lehen hiru postuetan, hurrenez hurren, Daya Nueva, Murs Monjuit eta Rekalde taldeak sailkatu ziren. Open kategorian senior, junior eta jubenil mailakoak lehiatu ziren. Aiztondo laugarren izan zen, eta lehenengo hirurak Ostadar, Bera Bera eta Aidean izan ziren. Aiztondok lehenengo postua lortu zuen senior taldeen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!