900 mendizale inguru izan ditu aurtengo martxak

Ataria 2026ko martxoaren 29a

Villabonako Aizkardi Mendizale Elkarteak antolatutako Aizkardi Mendi Martxa egin dute goizean Villabonako inguruko mendietan. Berrogeita hamazazpigarren edizioa ospatu dute aurten eta, ohi moduan, bi ibilbide izan dira aukeran.

Ibilbidea amaituta, mendizaleek pozik zeharkatu dute helmuga. Lotarako ordubete gutxiago edukiagatik 900 lagun inguru animatu dira Aizkardi Mendizale Elkarteak urtero antolatzen duen mendi ibilaldira.

Berrogeita hamazazpigarren edizioa ospatu dute aurtengoa eta, ohi moduan, bi ibilbide izan dira aukeran: iraupen luzekoa, 46 kilometrokoa – 25. Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuiturako baliagarria izan dena–, eta luzera erdikoa, 24 kilometrokoa. Bi ibilbideen irteera eta helmuga Ama Lurra plazan egon da, elizaren ondoan. Helmugara iristean, gainera, ibilbidea egin izanaren ziurtagiria jaso dute, eta indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa ere izan dute.

Arratsaldean, 17:30ean, mendiko materiala eta laguntzaileek emandako opariak zozkatuko dituzte proba amaitu eta helmuga-puntuan dauden parte hartzaileen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!