Boleiboleko lehia Olaederra kiroldegian

Ataria 2026ko martxoaren 29a

Infantilen Euskadiko Topaketa eta juniorren Euskadiko Txapelketa jokatu berri dira Olaederra kiroldegian.

Villabonako Olaederra kiroldegian infantil eta junior mailako boleibol lehiak jokatu ziren aurreko asteburuan, tartean etxeko Aiztondo taldeekin. Infantilen Euskadiko Topaketan zortzi taldek parte hartu zuten, eta horrela geratu zen sailkapena: 1. Sestao, 2. Galdakao, 3. Marierrota Lekeitio, 4. Aiztondo, 5. Oarso, 6. Rekalde, 7. Suge trebeak eta 8. Hernani.

Bestalde, junior mailako Euskadiko Txapelketan horrela izan zen emaitza: 1. Sestao, 2. Getxo, 3. Ekialde, 4. Madre de Dios, 5. Galdakao, 6. Gallartako ahotsa, 7. Aiztondo eta 8. Oarso.

Gipuzkoa Cup

Olaederra kiroldegian boleibol lehia gehiago ikusteko aukera izango da. Gipuzkoako Boleibol Federazioak antolatu lehen aldiz Gipuzkoa Cup txapelketa, eta Villabonako Olaederran eta Hondarribiko Hondartza kiroldegietan jokatuko da. Apirilaren 2tik 5era iraungo du txapelketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!