Ekimen guztiak Villabonako Gurea zinemako erakusketa gelan izango dira, eta martxoaren 23tik 27ra bitartean Zergatik babestu Amasamendi? erakusketa bisitatu ahal izango da 17:00etatik 20:00etara. Bertan taldeak salmentarako eskuartean duen materiala salduko du, eta Hernaniko Urumeako Mendiak Bizirik taldeko kideek martxan duten sinadura bilketan hartu ahal izango da parte.
Egitaraua
- Erakusketa: Zergatik babestu Amasamendi?, martxoaren 23tik 27ra Gureako erakusketa gelan, 17:00etatik 20:00etara.
- Informazio asanblada: Egungo egoeraren berri emango dute martxoaren 24an 18:30ean, Gurean.
- Solasaldia: Gipuzkoako mendien egoerari buruzko solasaldia martxoaren 26an, 18:30ean, Gurean. Hizlariak: Arkamurka Natura Elkarteko Aitziber Sarobe Egiguren biologoa eta natur kontserbazionista; Haritzalde Naturzaleen Elkarteko Xabier Rubio Pilarte biologoa eta naturzalea; Landarlan Ingurumen Elkarteko Edurne Huesa Otegi ingurumen hezkuntzako aholkulari erretiratua eta natur kontserbazionista; eta Amasamendi Bizirik Elkarteko Bixente Iguaran Telleria herritarra eta naturzalea.