Gainditu dute erronka Elkartasun Azokan

Ataria 2026ko otsailaren 28a

496 litro esne eta 173 kilo galleta jaso dituzte gaurko Elkartasun Azokan.

Bigarrengo aldiz antolatu dute Elkartasun Azoka Amasa-Villabona eta bigarrengo aldiz hautsi dituzte markak: 496 litro esne eta 173 kilo galleta jaso dituzte, 2023an baino oraindik ere gehiago.

Beharra duten herriko familientzat uda bitarteko gosariak bermatzeko ekimena izan da gaurkoa eta helburua bete dutela esan dute antolatzaileek. Galleta edo esnea hartuta Berdura plazara azaldu direnek trukean jostailu bat, kirol materiala edo libururen bat eramateko aukera izan dute.

Azkeneko hilabeteotan Elkartasun Sareak herriko ikas-komunitatearekin elkarlanean bildutako jostailuak izan dira gaur banatutakoak. Hain zuzen, Irrika aisialdi taldearekin batera antolatu du sareak gaurko azoka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!