Mozketak egingo dituzte N-1 errepidean pasabidea konpontzeko

Ataria 2026ko urtarrilaren 23a

Lanek, aldiro-aldiro, N-1 errepideko noranzko bakoitzeko errei batean izango dute eragina. Urtarrilaren 25etik otsailaren 8ra egingo dituzte konponketak, gauez, oinezkoen metalezko pasabidean.

Villabonan, Resa Gipuzkoana parean dagoen oinezkoentzako metalezko pasabidea konpontzeko obrak hasiko dituzte datozen egunotan. Urtarrilaren 25etik otsailaren 8ra bitartean egingo dituzte lanak gaueko ordutegian, 22:00etatik 06:00etara.

Aldiro-aldiro noranzko bakoitzeko errei bat itxiko dute lanak egiteko eta trafikoan eragina izango du horrek, Villabona eta Andoain artean, N-1 errepidean, 443 eta 444,8 puntu kilometrikoen artean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!