Aizkardi mendi elkarteak Lapurdira irteera antolatu du iganderako, urtarrilaren 25erako. Olaederra kiroldegi paretik aterkao dira 07:00etan eta handik Itsasura joko dute. Mondarrain (729 metro) eta Artzamendi (926 metro) mendiak igoko dituzte.
Izen emateak 649 71 71 83 telefonoz egin daitezke, 20:00etatik 22:00etara urtarrilaren 22a baino lehen, edo bestela, Aizkardiko aretoan ostegunean.