Azokan ere irudimenak badu lekua

Leyre Carrasco 2025eko abenduaren 23a

Amasa-Villabonako EkinArt elkarteak Gabonetako Azoka antolatu du Gurea antzokiko erakusketa gelan, eta dagoeneko zabalik da. Horrez gainera, tailerrak ere antolatu dituzte, sortzaile desberdinek gidatuta.

Zabalik da Amasa-Villabonako EkinArt elkarteak antolatutako Gabonetako Azoka. Artisau, sortzaile eta ekoizleen postu ugari jarri dituzte Gurea antzokiko erakusketa gelan, eta bihar arte izango dira ikusgai; gaur 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik azoka, eta bihar, berriz, 10:00etatik 14:30era.

Azokaz gain, tailerrak ere antolatu dituzte. Hala, bertara gerturatzen direnek kultura esparru ugari ikasi eta sorkuntza desberdinak egiteko aukera izango dute. Goizean, esaterako, margoketa tailerra izan da Elartistapolimataren eskutik, eta ondoren, buztinezko belarritakoak egiten aritu dira Heyclay izeneko sortzaileak gidatuta.

Datozen orduetan ere beste hainbat tailer izango dira:

  • Abenduak 23, asteartea
    • 17:00. Joskintza, demo - Naloekame.
    • 18:30. Ukenduak, demo - Amari  Lur.
  • Abenduak 24, asteazkena
    • 11:00. Egurrezko jostailuak - Sualma.
    • 12:30. Artilea karfatzea, demo - Artilan.

Tailerretan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharko, bertaratzearekin nahikoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!