Gabonetako Azoka zabalduko dute Gurea antzokiko erakusketa gelan

Ataria 2025eko abenduaren 19a

Artisau eta sortzaileen azoka antolatu du ekinArt elkarteak eta zabalik izango da hiru egunetan: abenduaren 22an eta 23an goiz nahiz arratsaldez, eta abenduaren 24an, berriz, goizez bakarrik.

Amasa-Villabonako ekinArt elkarteak Gabonetako Azoka antolatu du egunotarako Gurea antzokiko erakusketa gelan. Artisau, sortzaile eta ekoizleek postuak jarriko dituzte abenduaren 22an, 23an eta 24an. Lehen bi egunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik azoka, eta gabon gau egunean, berriz, 10:00etatik 14:30era.

Hiru egunetan tailerrak antolatu dituzte azokaren barruan:

  • Abenduak 22, astelehena
    • 11:00. Koadernaketa - Helena Agell.
    • 12:30. Oihalezko giltzatakoa - Moztutajostu.
    • 17:00. Biomaterialak, demo - Kimuri.
    • 18:30. Paper cut, demo - Irune Yenes.
  • Abenduak 23, asteartea
    • 11:00. Aurpegi margoketa - Elartistapolimata.
    • 12:30. Buztinezko belarritakoak, demo - Heyclay.
    • 17:00. Joskintza, demo - Naloekame.
    • 18:30. Ukenduak, demo - Amari  Lur.
  • Abenduak 24, asteazkena
    • 11:00. Egurrezko jostailuak - Sualma.
    • 12:30. Artilea karfatzea, demo - Artilan.

Tailerretan parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharko, bertaratzearekin nahikoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!